Bisita ezazu Youtuben | Castellano | Euskara |
  • Home
  • • Hemen zaude »
  • 2023-2024 Ikasturtea »
  • Testu-mintegia

2023-2024 Ikasturtea - Testu-Mintegia - De un discurso que no fuera del semblante.(1971)


Ikasturteen historikoa
2013-20142014-20152015-2016
2016-20172017-20182018-2019
20202020-20212021-2022
2022-2023








Aurkezpena

Jacques Lacanen Idatzietan eta Mintegietan oinarritzen da.
Lacanek dio, eremu analitikoan, testu-iruzkinen diziplina berezko laguntza dela psikoanalisten prestaketarako. Izan ere, testuan bertan aurkituko ditugu testuak berak sorrarazitako galderen erantzunak.




Ikasturte honetan honako Mintegi hau landuko dugu:



XVIII. Mintegia: De un discurso que no fuera del semblante.(1971).

- Kasu klinikoen aurkezpen Mintegia.
- Irakurketarako mahai-ingurua.

Esku artean dugun mintegi hau Lacanen bukaerako irakaskuntzan kokatu daiteke. Irakurketak, “sexu harremanik ez dago” lacaniar aforismoari balioa emango lioke; etenak, berriz, aforismo horri nola heldu esango liguke. Idazketa eten horretatik eratortzen den hori izango litzateke.

Kastrazioak eta a objektuak suposatzen duten etenetik abiatuz, Lacan sexu harremanik ez dagoela dioen formulara heltzen da: nola gertatzen da jauzi hori ?

Hala, Saussurek proposatutako idazkeratik haratago, beste idazkera batera garamatza mintegi honek, hots, etenetik eratortzen den idazkerara.



Egutegia eta irakasleak

2024ko urtarrilaren 13a, larunbata
I eta II atalak
Gonbidatutako irakaslea: Domenico Cosenza. Psikoanalista, Milanen.
Kasu baten aurkezpena.

2024ko otsailaren 10a, larunbata
III eta IV atalak
Gonbidatutako irakaslea: Fabian Fajnwaks. Psikoanalista, Parisen.
Kasu baten aurkezpena.

2024ko martxoaren 9a, larunbata
V eta VI atalak
Gonbidatutako irakaslea: Vilma Coccoz. Psikoanalista, Donostian.
Kasu baten aurkezpena.

2024ko apirilaren 27a, larunbata
VII eta VIII atalak
Gonbidatutako irakaslea: Patrick Monribot. Psikoanalista, Bordelen.
Kasu baten aurkezpena.

2024ko maiatzaren 11a, larunbata
IX eta X atalak
Gonbidatutako irakaslea: Enric Berenguer. Psikoanalista, Barcelonan.
Kasu baten aurkezpena.


Ordutegia:

10:00etatik 14:00etara


Lekua:

ELPeko Donostiako egoitza
Javier Barkaiztegi 19, solairuartea A - 20010 Donostia