Bisita ezazu Youtuben | Castellano | Euskara |
  • Home
  • • Hemen zaude »
  • Aurkezpena »
  • FEM Donostia

FEM Donostia. Mintegiak eta Jarduerak


Freudiar Eremuaren Mintegia (FEM) Donostian prestakuntzarako erakunde bat da, eta xedea orientazio lacaniarreko psikoanalisiaren etengabeko irakaspena du.

Espainia Freudiar Eremuaren Institutuko (FEI) etengabeko Prestakuntza Sareko bazkidea da; halaber, FEIko Nazioarteko Sarearen partaidea ere bada.

1992. urtean hasi zen FEMko irakaskuntza Donostian, eta gaurdaino dirau.

Urte horietan guztietan Jacques Lacan-en irakaspena jorratu dugu, eta Psikoanalisiaren Oinarrizko kontzeptuen azterketan sakondu dugu.




Ikasturte bakoitzeko Irakaspen egitaraua honako jarduera hauetaz osaturik dago:


- Testu-Irakurketa eta -Iruzkin Mintegia

Mintegi hau Jacques Lacan-en Idatzietan eta Mintegietan oinarritzen da.
Lacan-ek dioenez, eremu analitikoan, testu-iruzkinen diziplina berezko laguntza da psikoanalistaren prestaketarako. Izan ere, diziplina horren muina testuak sorrarazten dizkigun galderak testuak berak erantzun beharra izatea da.

- Irakurketarako Mahai-inguruak
Ekimen honek Mintegiarekin lotura zuzena du, eta horren aurretik izaten da, hilean behin.
Mintegi saioetan jorratuko diren atalen eta testu horietako erreferentzia bibliografiko nagusien aurre-irakurmena egiten da, partaideen ekarpenak bilduz eta eztabaida suspertuz. Azken finean, gune hau Irakurmen metodikoa eta sistematikoa egiteko ahalegina da, hortik abiatuta galderak sustatu ahal izateko.
Urtetako eskarmentuak erakutsi digu aipatutako lan egiteko moduak Mintegiko irakasleen azalpenak ulertzen errazten duela, eta, aldi berean, nork bere buruari galderak egiten laguntzen du.

- Kasu Klinikoen Aurkezpen Mintegia
Partaideek egindako aurkezpenetan du oinarria.
Kasu klinikoen aurkezpena funtsezko praktika da psikoanalisiaren irakaspenean; izan ere, adibidea paradigma kategoriara jasotzen du. Horretarako, kasu klinikoak galdera behar du egin, bide irekia utzi behar dio subjektuaren banakotasun jarrerari estruktura aurrean. Teoria mailan kasuak agerian utzi behar du zein puntutan irakasten duen, hau da, zein puntutan pizten duen galdera, noraino sortzen edota argitzen dituen zalantzak.

Hala ulertuta eta egina, kasu klinikoen aurkezpenak praktika eta teoria elkarlotzea ahalbideratzen du; eta, bide batez, agerian uzten du klinika-psikoanalista bidea dela psikoanalistari berari kasu klinikoen arrazoiengatik galdetzeko.

Irakaspena Testu-Mintegiko irakasleek bermatzen dute.

- Psikoanalisiaren Oinarrien Mintegia
Psikoanalisi Jakintzaren Oinarriak jorratzea du helburu Mintegi honek. Azken urteotan Freudiar Kasuen Ikasketa izendatu dugu esparru hau. Izan ere, Freud-en testuak abiapuntutzat hartu, eta berriro irakurri egiten dira, J. Lacan-en irakaspenarena eta J. A. Miller-ek bere ikastaroetan landutako ikuspegitik, hain zuzen.

- Hitzaldi zikloa: “Egungo gaiei psikoanalisitik zuzendutako begirada bat”.
Psikoanalisia hirian zabaltzea du helburu zikloak. Hitzaldi saioak aurkeztutako gaietan interesa duen orori daude zuzenduak.

FEMko koordinatzaileak Donostian: Lierni Irizar, Rosa Ruiz.