Bisita ezazu Youtuben | Castellano | Euskara |
  • Home
  • • Hemen zaude »
  • 2014 - 2015 Ikasturtea »
  • Testu-mintegia

2014 - 2015 Ikasturtea - Testu-Mintegia


Ikasturteen historikoa
2013-20142014-20152015-2016
2016-20172017-20182018-2019
20202020-20212021-2022
2022-2023








Aurkezpena

Mintegi hau Jacques Lacan-en Idatzietan eta Mintegietan oinarritzen da.

Lacan-ek dioenez, eremu analitikoan, testu-iruzkinen diziplina berezko laguntza da psikoanalistaren prestaketarako. Izan ere, diziplina horren muina testuak sorrarazten dizkigun galderak testuak berak erantzun beharra izatea da.




Ikasturte honetan landuko dugu:



X. Mintegia: LA ANGUSTIA (2.zatia).

Mintegi hau balio-kliniko handikoa da, ezinbesteko iparrorratza baita bai diagnostikoa egiterakoan baita sendabidea bideratzeko garaian ere. Lacan-ek argitzen duen moduan, angustia da iruzur egiten ez duen afektu bakarra, norberaren barne-barneko existentzian zerbait mugitu eta jokoan jartzearen seinale adierazgarri pribilegiatua da.

Freud muga batera iritsi zen angustia kastrazio-angustiatzat jo zuenean. Lacan, aldiz, Mintegi honetan sakontzen zihoan ahala, mugarri hori gainditu eta haratago joatea lortu zuen bere eragiketa bati esker. Izan ere, angustiaren seinalea bidetzat hartu zuen “a objektu txikira”, adierazle ez den horretara, alegia, iristeko.


Egutegia eta irasleak

2014ko abenduaren 20a, larunbata
XIII., XIV., XV. atalak
Gonbidatutako irakaslea: Marie-Hèléne Brousse (Parisa).

2015eko urtarrilaren 31, larunbata
XVI., XVII. atalak
Gonbidatutako irakaslea: Araceli Fuentes (Madril).

2015eko otsailaren 21a, larunbata
XVIII, XIX. atalak
Gonbidatutako irakaslea: Estela Paskvan (Bartzelona).

2015eko martxoaren 28a, larunbata
XX-, XXI., XXII. atalak
Gonbidatutako irakaslea: Jean-Pierre Klotz (Bordela).

2015eko apirilaren 25a, larunbata
XXIII., XXIV. atalak
Gonbidatutako irakaslea: Patrick Monribot (Bordela).



Ordutegia:

10:00etatik 14:00etara



Lekua:

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoa.
C/José Arana kalea, 15 behea - 20001 Donostia