Bisita ezazu Youtuben | Castellano | Euskara |
  • Home
  • • Hemen zaude »
  • 2018 - 2019 Ikasturtea »
  • Testu-mintegia

2018 - 2019 Ikasturtea - Testu-Mintegia


Ikasturteen historikoa
2013-20142014-20152015-2016
2016-20172017-20182018-2019
20202020-20212021-2022
2022-2023








Aurkezpena

Mintegi hau Jacques Lacan-en Idatzietan eta Mintegietan oinarritzen da.

Lacan-ek dioenez, eremu analitikoan, testu-iruzkinen diziplina berezko laguntza da psikoanalistaren prestaketarako. Izan ere, diziplina horren muina testuak sorrarazten dizkigun galderak testuak berak erantzun beharra izatea da.




Ikasturte honetan honako Mintegi hau landuko dugu:



VI. Mintegia: EL DESEO Y SU INTERPRETACIÓN (2. zatia).

. Kasu klinikoen aurkezpen Mintegia.
. Irakurketarako mahai-ingurua.


Zer uzten du agerian Lacanek? Desioa ez dela funtzio biologikoa: ez dagoela objektu natural bati loturik, objektu fantasmatiko bati, baizik. Horregatik da bitxia desioa. Atzemanezina zaio menderatu nahi duenari. Iruzur egiten digu. Baina ezagutua ez bada ere, sintomak sorrarazten ditu. Analisi baten kontua zera da: sintoman ezkutatzen den desiozko mezua interpretatzea, irakurtzea, alegia. Mintegi honetan zehar ikusiko dugu nola Edipo, Aitaren izenari emandako garrantzia, ez den desiorako irtenbide bakarra, ez baitu bere patua osotasunean agortzen.


Egutegia eta irasleak

2019ko urtarrilaren 12a
XIII., XIV., XV. atalak.
Gonbidatutako irakaslea: Vicente Palomera. Psikoanalista Bartzelonan. Kasu aurkezpena.

2019ko otsailaren 9a
XVI., XVII., XVIII., XIX. atalak.
Gonbidatutako irakaslea: Gustavo Dessal. Psikoanalista Madrilen. Kasu aurkezpena.

2019ko martxoaren 9a
XX., XXI., XXII. atalak.
Gonbidatutako irakaslea: Oscar Ventura. Psikoanalista Alacanten. Kasu aurkezpena.

2019ko apirilaren 6a
XXIII., XXIV. atalak.
Gonbidatutako irakaslea: Andrés Borderias. Psikoanalista Madrilen. Kasu aurkezpena.

2019ko maiatzaren 18a
XXV., XXVI., XXVII. atalak.
Gonbidatutako irakaslea: Patrick Monribot. Psikoanalista Bordelen. Kasu aurkezpena.



Ordutegia:

10:00etatik 14:00etara



Lekua:

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoa.
C/José Arana kalea, 15 behea - 20001 Donostia